XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Adolf Schaller-en pintura. Badagoz zehaztasun zientifikorik bako lan literarioak.

Eleberri hutsalak

Badira lan hutsal eta sentsazionalistak, zehaztasun historiko itxurapean, Jesus hil ez zan gizon lez aurkeztu eta haren bizitzea beste lurralde batzuetan luzatzen dabenak, haren biztuerea ukatzea interesatzen jakelako, hilobitik ihes egin eta Sortaldean ezkutatu zala esaten dabenak. Eleberriak dira, horreetako batzuk balio literariodunak, baina Zesarri buruz jardun eta historikotzat emon gura dan eleberria ezin daiteke kokatu Amerikan datu barik.

Horreetakoa da Kaxmirren hil al zan Jesus?, Obermeier-ena.

Autore honen arabera, Jesus, hamahiru eta hogeita hamahiru urteen bitartean ez zan bizi izan bere jaioterrian, Indiara joan zan, Palestinara itzuli eta Mesias lana burutu aurretik.

Obermeierren arabera, Kristo ez zan hil kurutziltzatua eta guztiz osatu zan.

Gero bisitatu egin zituan bere jarraitzaile batzuk eta luzaro bizi izan zan Kaxmirren.

Laurogei edo laurogeita hamar urte zituala hil zan.

Beste askok ere idatzi ditue Jesusi buruzko zehaztasunik bako historiak irudimen handiaz baliaturik.

Jesusi buruz ezezagunak diran aldeak aurkezten dituela eta zientifiko lez aurkezten dira, baina ez dabe arrazoirik emoten.

Benitez-en lanak eta bere Troiako Zaldia eleberriak, Jesusi buruz dihardue baina, faltsutu egiten dabe, OHEak (objetu hegalari ezezagunak) dagozalako lehenengo mailan.

1. Ezagutzen dozu era honetako narrazinorik? Egin zure iruzkin pertsonala.